CV PLUS jatorri anitzeko nazioarteko elkarteak garatu du: prestakuntza-erakundeak, enpresarien konfederazioak eta ikerketa-erakundeak. Guztira, 6 herrialdetako 7 bazkide daude: Espainia, Italia, Polonia, Finlandia, Alemania eta Belgika.

Xehetasun gehiagotarako, bazkideen azalpena ikusi, mesedez:

CEBEK

Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa (CEBEK) irabazi asmorik gabe sortutako lurraldeko enpresa-erakundea da, borondatezko kideak dituena eta federazioek, elkarteek eta enpresek osatua; elkartearen misioa da gizartearen aurrean eta elkartea osatzen dutenengan eragina duten instituzio publiko eta pribatuen aurrean gure elkartekideen interesak ordezkatzea eta defenditzea, betiere, enpresen lehiakortasuna hobetzea bilatuz. CEBEKen jarduerak dira ordezkaritza instituzionala, enpresa-intereseko ezaguera transmititzea, negoziazio kolektiboa kudeatzea eta enpresa-intereseko proiektuak garatzea. CEBEK Bizkaiko Enpresarien Elkarteko kide izateko aukera dute Bizkaian egoitza edo lantokiak dauzkaten edo haien administrazio-kudeaketa Bizkaian zentralizatuta dauzkaten enpresek; baita Bizkaiko enpresek osatutako enpresa-elkarte edo -federazioek ere.

Harremanetarako

www.cebek.es
Nieves Gamiz,
ngamiz@cebek.es
ES – Gran Vía, 50-5ª plta., 48011 Bilbao, Biscay

KCZIA

Krakowskie Centrum Zarządzania i Administracji sp. z o.o. (KCZIA) – Krakoviako Kudeaketa eta Administrazio Zentroa (www.kczia.eu) ETE pribatua da, eta 1999. urtean sortu zuten Polonian.
KCZIA honako arlo hauetan dago espezializatuta:

1. Aholkularitza: beste negozio batzuen premia berezietara egokitutako kanporaketa-zerbitzuak.
2. Helduentzako hezkuntza:
a) Helduentzako Prestakuntza Zentroa
b) Krakoviako Hezkuntzako Langileen Trebetasunak Hobetzeko Zentroa (KCDKO) -kcdko.internetdsl.pl.

Helduentzako Prestakuntza Zentroa

KCZIAk esperientzia handia dauka prestakuntza profesionalaren eta helduentzako prestakuntzaren arloan, enpresak etengabeko ikaskuntzarako zenbait proiektutan parte hartzen duelako. Era berean, KCZIAk honako arlo hauetako proiektuetan ere parte hartu du: urruneko ikaskuntza, helduentzako hezkuntza eta sektore akademiko eta industrialaren arteko lotuneen ezarpena. KCZIAk esperientzia handia ere badauka proiektuen zabalkundean, ustiapenean eta merkaturaketan.

Krakoviako Hezkuntzako Langileen Trebetasunak Hobetzeko Zentroa (KCDKO)

KCDKO eskualdeko hezkuntza-agintaritzan dago erregistratuta, eta Lehen, Bigarren eta Bigarrenaren Osteko Hezkuntzako eskoletan lan egiten duten irakasle, zuzendari eta beste langile batzuentzako prestakuntza antolatzen du.

Harremanetarako

www. kczia.eu
Maria Karkowska,
mf@kszia.internetdsl.pl
31-157 Kraków, Plac Matejki 10/3

Cooss

COOSS MARCHE ONLUS scpa kooperatiba soziala irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, eta egoera txarragoan daudenei laguntzen die gizarteratzen, hezkuntza, gizarte eta osasun arloko zerbitzuen bitartez. 1979. urtean sortu zen, eta, gaur egun, 2.500 kide-langile baino gehiago ditu. Gainera, 8.000 inguru erabiltzaileri ematen die zerbitzua: umeak, adingabeak, Europar Batasunetik kanpoko herritarrak, langabetuak, adinekoak, desgaituak, presoak/preso ohiak eta, oro har, laguntza profesionala behar duten guztiak. 1993. urtean, COOSS etengabe bilakatu zenez, Ikerketa eta Prestakuntza Saila sortu zuten bertan, gizarte, osasun eta hezkuntza arloko ikerketarako eta prestakuntzarako proiektuak diseinatzeko eta kudeatzeko eta tokian-tokian orientazio profesionalerako eta jarduketetarako zerbitzuak sustatzeko. Eskualdeko gobernuak Prestakuntza Profesionalerako Agentziaren eta Orientazio Profesional eta Enplegurako Zentroaren ziurtagiria eman zion sailari. COOSSek esperientzia luzea dauka honako arlo hauetan: jarduera egokiak biltzeko eta bultzatzeko estrategien sustapena, ikastaro berritzaileen sustapen, herritartasun aktiboa eta IKTen erabilera. COOSS bera GKE-en eta boluntarioen arteko sare nagusietako kidea denez, boluntarioen elkarteekin bete-betean lan egiten du zenbait mailatan behar besteko proiektuak diseinatzeko

Harremanetarako

www.cooss.it
Lorenza Lupini,
l.lupini@cooss.marche.it
via Saffi 4 – 60121, Ancona, Italy

INVESLAN

INVESLAN erakunde pribatua da, eta honako arlo hauetako ikerketa sozialean dago espezializatuta: enplegua, lanbide-heziketa, helduentzako hezkuntza, IKTen ezarpena inguruneetan, ikaskuntzaren kudeaketa, jakintzaren kudeaketa eta gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuak. Ikerketa sozialeko azterlanetan dugun esperientziaren barruan, honako hauxe ere egiten dugu: laneratzeko orduan zailtasun bereziak dituzten giza taldeei buruzko azterketa analitikoak eta prospektiboak, giza talde eta eremu geografiko zehatzetarako prestakuntzari eta enpleguari buruzko azterketa argigarriak eta balioespenezkoak edo hezkuntzako metodologien, programen eta materialen garapenari buruzko azterketak, besteak beste. 2002. urteaz geroztik, bete-betean parte hartzen dugu nazioarteko proiektuetan.

Gaur egun, INVESLANek honako arlo hauei ematen die lehentasuna: prestakuntzarako metodologia berritzaileak, ikaskuntzarako ingurune berriak eta IKTen erabilera zein etengabeko ikaskuntzaren ikuspegia bateratzen dituzten edukiak.

Harremanetarako

www.inveslan.com
Jaione Santos,
j.santos@inveslan.com
ES – Lutxana 6, 4º dpto A, 48008 Bilbao, Biscay

LEARNMERA OY

Learnmera Oy helduentzako irakaskuntza-zentro pribatua da, eta, batez ere, Helsinki inguruko enpresei eskaintzen dizkie Europako iparraldeko eta Europako bertako hizkuntza nagusiei buruzko ikastaroak, hizkuntza komertziala landu dezaten. Learnmera Oy zentroak esperientzia handia dauka honako arlo hauetan: hezkuntzako baliabideak, weben sorrera, aplikazioetarako edukien sorrera eta on line prestakuntza-ikastaroak (Health care Swedish www.vardsvenska.fi). Munduko zabaleko 27.000tik gora ikasle bere web orriko kideak dira (www.thelanguagemenu.com), eta bertan eskuragarri dauden tresnak eta materialak erabiltzen dituzte. Era berean, enpresentzako itzulpenak eta edizio-zerbitzuak eskaintzen dituzte, Android eta iPhone/iPad telefonoetarako aplikazioak egiten dituzte eta web atariak sortzen dituzte; esate baterako, Info4migrants proiekturako tresna eta The Language Menu. Bestetik, esperientzia handia ere badute sare sozialetako zabalkundearen arloan, eta Europar Batasunerako proiektuetarako 10etik gora sare sozialetan daude. Bertako langileek EBko hamabi bat proiektutan parte hartu dute, baita Finlandiako bertako proiektu nazionaletan ere.

Harremanetarako

www.learnmera.com
Veronica Gelfgren,
veronica@learnmera.com
P. O. Box 359, 00101 Helsinki, Finland

Hanse-Parlament

Hanse-Parlament irabazi-asmorik gabeko erakunde egituratua da, eta Itsaso Baltikoko eskualdeko 11 herrialdetako 50etik gora Merkataritza, Industria eta Artisautza Ganbera dira bertako kideak. Lankidetza hori 1992. urtean jarri zen abian, eta 2004an eratu ziren elkarte moduan. Enpresa txiki eta ertainak (ETE) sustatzea du helburu nagusi. Besteak beste, oso emaitza ukigarriak dituzten proiektuak egiten ditu enpresentzat, eta lan politiko zein estrategikoa ere garatzen du. Azken urteotan, honako arlo hauetako proiektuei eman die lehentasuna: ingurumena, erronka demografikoak, enpresen gizarte-erantzukizuna, etengabeko prestakuntza, etorkizuneko enpresarien titulazioa eta azterlan akademikoak.

Harremanetarako

www.hanse-parlament.eu
Dr. Max Hogeforster ,
info@hanse-parlament.eu

Hanse-Parlament
Blankeneser Landstrasse 7
22587 Hamburg
Germany

Tel: + 49 40 822 447 11
Fax: + 49 40 822 447 22

Voka

Voka, Flandeseko Merkataritza eta Industria Ganbera, Flandeseko erakunde patronal adierazgarriena da. Flandeseko eta Bruselako 18.000 enpresa baino gehiago ordezkatzen dituenez, Flandeseko enplegu pribatuaren %65en eta balio erantsiaren %66ren ordezkaria da.

Voka 2004ko urtarrilean sortu zuten, Vlaams Economisch Verbondek eta eskualdeko zortzi merkataritza-ganberek aliantza eratzeko erabakia hartu zutenean. 2008. urteaz geroztik, Vokak 29 elkarte sektorialekin ere lan egiten duenez, are gehiago indartu du erakunde patronalen arloa.

Eragin handieneko enpresarien sarea garenez, arrakastaz sustatzeko esparru egokia sortzea dugu xede.

Contact

www.voka.be/oost-vlaanderen
Wim Keygnaert,
wim.keygnaert@voka.be
Voka – Chamber of Commerce and Industry East Flanders
Lammerstraat 18, BE-9000 Ghent