Borondatezko lan korporatiboa: marketineko estrategia baino gehiago!

Borondatezko lan korporatiboaren bidez, enpresek euren irudi eta izen ona indartu eta euren erkidegoaren hobekuntza sustatu ahal izango dute.

Boluntarioek euren enpresarekin eta gizartearekin konpromiso handiagoa dutenez, euren gaitasun eta trebetasun pertsonal zein profesionalek hobera egingo dute.

Borondatezko lan korporatiboari esker, enpresek badute ideia berriak aurkitzerik, sare berriak eratzerik eta eragile sozial hobeak eta arduratsuagoak izaterik.

Hona hemen CV PLUSek enpresei eskaintzen dizkien tresna nagusiak:

Borondatezko Lan Korporatiboaren lege-esparrua CV-PLUS proiektuko herrialde bazkideetan

Borondatezko Lan Korporatiborako programaren edo jardueraren plangintza egitean kontuan hartu beharreko Europako eta tokiko esparru juridikoaren egoera

Borondatezko lan korporatibo jarduera egokien bilduma pdfs

HEZKUNTZA-ARLOKO BORONDATEZKO LAN KORPORATIBOKO JARDUERA EGOKIAK

Eremu honetan, borondatezko lan korporatiboko jarduera egokiak partekatu edo aurkitu ahal izango dituzu, eta enpresako langileek hezkuntza-zentroen onurarako jardueretan izandako partaidetzan daude oinarrituta.

Bilduma honek enpresetako, eskoletako eta lanbide-heziketako zentroetako zuzendariei eta langileei inspirazioa, ideiak eta iradokizunak eskaintzea dauka helburu, borondatezko lan korporatiboko proiektuak garatu nahi dituztenean.

Horretarako, hezkuntza-maila guztietako era guztietako jarduerak eskaintzen zaizkie, baita hezkuntza ez-arautuko erakundeei ere.

Borondatezko lan korporatiboa cvplus proiektuko bazkideen pdfs

BORONDATEZKO LAN KORPORATIBOA: ENPRESENTZAKO GIDALIBURU METODOLOGIKOA

Zuzendari, ordezkari, enpresarien erakunde eta prestatzaile profesionalentzako eskuliburu osoa da, eta urratsez urrats lagunduko die hezkuntza-zentroekin batera behar besteko proiektuak eta jarduerak diseinatzen.

Guía metodológica para empresas pdfs