CV PLUS proiektuak enpresaren eta hezkuntzaren arteko zubia sortzea du helburu, borondatezko lan korporatiboko ekimenen bitartez.

Borondatezko lan korporatiboaren bidez, enpresek badute kontsumitzaileen aurrean euren ospe ona eta irudia hobetzerik, baita barruko harremanak eta giroa ere. Horrez gain, erkidegoarekin daukaten lotunea eta konpromisoa ere sendotzen dituzte.

Borondatezko lan korporatiboari esker, hezkuntza-zentroek euren hezkuntza-eskaintzaren kalitatea hobetzen dute, ikasleei eurei esperientzia berriak, edukia berriak eta lan-munduarekiko lotura sakonagoa eskaintzen dizkietelako.

CV PLUS proiektuak ikastetxe eta enpresetako zuzendari, langile eta irakasleen gidaria izan nahi du hezkuntza-maila zein familia guztietako eta erkidego osoko ikasleen partaidetzapeko borondatezko lan korporatiboko programak eta jarduerak garatzeko eta kudeatzeko orduan.

ZER ESKAINTZEN DU CVPLUSek?

Enpresako zuzendaria edo langilea bazara, ENPRESA, eremuan sartu eta honako hauxe aurkituko duzu bertan: langile boluntarioen jabekuntzarako prestakuntza-ibilbideak, borondatezko lan korporatiboko jarduera egokiak, gidaliburu metodologikoa eta borondatezko lan korporatiboko jarduerak diseinatzeko eta hobetzeko beste material erabilgarri batzuk.

Hezkuntza-zentroko zuzendaria edo irakaslea bazara, HEZKUNTZA-ZENTROA eremuan sartu eta honako hauxe aurkituko duzu bertan: eskoletako eta lanbide-heziketako zentroetako zuzendari eta hezitzaileen jabekuntzarako prestakuntza-ibilbideak, borondatezko lan korporatiboko hezkuntza-jarduera egokiak, gidaliburu metodologikoa eta borondatezko lan korporatiboko jarduerak diseinatzeko eta hobetzeko beste material erabilgarri batzuk.

CV PLUS Elkarte Estrategikoko proiektua da, eta Europako Batzordeak finantzatzen du ERASMUS + programaren esparruan. proiektuaren erreferentzia-zenbakia: 2015-1-ES01-KA202-015961.